Maiatza-ko bigarren larunbatean eta iraileko hirugarren larunbatean. 1856. urtean, Erroibar-ek eta Baigorrik haien larreak konpartitzeko ituna sinatu zuten. Gaur egun, indarrean jarraitzen du akordio honek, horregaitik Sorogain-ek urtero abere marka festa ospatzen du, non bi haranen buruak ezberdintzen dituzten. Festa handia antolatzen da egun honetan; musika, artisautza…
Uztailak 7, San Fermin, ondorengo igandean, “Sorabil” zelaian, Soraogain-erako bidean kokatua, Erroibar-ko eguna ospatzen da. Jende aunitz hurbiltzen da aterpetik kilometro batera antolatzen den festa honetara musikaz, gastronomiaz, artisautzaz eta folkloreaz gozatzera. Ahurten gazteek ere zenbait ekintza antolatu dituzte: herri afaria, kontzertuak, DJ…
Ekainak 23 San Juan bezpera ospatzen da, udako solstizioaren etorrera iragartzen duen festa. Suaren inguruan Auritzen jatorria duen Trebole dantza egiten dute, eta ez da ez gaztarik ez ogirik falta ospakizun honetan.
Maiatzan eta ekainan. Aezko, artzibar eta erroibartarrentzat festa handiko eguna da. Maiatzeko lehenengo asteburuan luzaidetarrak ere erromes joaten dira orreagara, eta bigarren asteburuan Orotz-Beteluko biztanleak. Azkeneko hauek, Aezkoarekin batera oso ikusgarri suertatzen dira, ohiko janzkiak, gurutzedun-en tunika ilunekin eta oinutzik doazen penitenteen belo beltzekin egiten duten kontrastea dela medio. Irailak 8, Santa Maria elizan, Orreagako Birjinaren eguna ospatzen da.
Irailak 21 egunatik gertuen dagoen igandean egiten da. Herriko eta inguruko abeltzainek beraien abereak erakusten dituzte eta lau urtetik behin abere lehiaketa bat ospatzen da. Egun honetan feriaz gain, beste ekintza batzuk ere antolatzen dira, hala nola pilota partiduak.
Bi herri hauek lotzen dituen Donejakue bidetik igarotzen den lasterketa hau, urtero urrian ospatzen da. Froga honetan korrikalari anitzek parte hartzen dute, bai profesionalek zein afizionatuek, ibilbide osoan zehar inguru naturalaz gozatuz. Jende franko hurbiltzen da festa honetara, hori dela medio, bestelako jarduerak antolatzen dira; haurrentzako herri jolasak, aizkolari erakustaldiak, harri-jasotzea edo txistorrada.