Sorogain-eko aterpea larre eta pagadi gazteen artean kokaturik dago, Nafarroako Pirineoaz inguraturik. GR-11 y GR-12, Pirineoetako ibilbideak, bertatik pasatzen dira.
Sorogain-eko aterpea oso leku aproposean kokaturik dago naturaz goza dezazun. Bertatik, animalia basatiak ikus daitezke; orkatzak, oreinak eta basurdeak.
Frantziarekiko hurbiltasuna dela eta, hizkuntza aniztasuna nabaria da zonalde honetan, non denboran zehar ohiturek iraun egin duten.
Sorogain-era Donejakue bidetik ateratzen den bide asfaltatu batetik ere heldu daiteke. Modu honetan, erromesek ere aukera paregabea dute leku zoragarri honetaz gozatzeko.