Aterpea oso leku zoragarrian kokaturik dago non mendiko airea arnastu dezakezun. Mendiz eta larrez inguraturik dago eta bertan abereak libre dabiltza. Inguruneaz goza dezazun aukera paregabea litzateke antolatzen ditugun jardueretan parte hartzea.
Frantziarekiko hurbiltasunari esker, Sorogain-en garrantzia handia izan da Erroibar-eko historian. Kontrabandoa nagusi zen zonalde honetan; abereak, tabakoa, armak edota Frantzian eskuragarri zeuden produktuak eta mugaren bestaldean ezinezkoak zirenak lortzea, kontrabandisten bidezidorra sortuz.
Gertutasun honek elkar aberastu zituen bertako eta mugaz bestaldeko kulturak, ohiturak eta hizkuntza aniztasuna, gaztelera, euskera eta frantsesa elkarrekin biziz.